martes, 28 de diciembre de 2010

Zer da multimedia?


ZER DA MULTIMEDIA? Multimedia hitzaren definizio bat eman beharko banu, honako hau izango litzateke: Informazioa transmititzeko baliabide ezberdinak (fisikoak zein digitalak), hau da, irudiak, animazioak, bideoak, soinuak eta testuak, erabiltzen duen sistema da. Multimedia hitza bera hortik dator, erdarazko “multi-medios”. Multimedia produktu batean baliabide ezberdinak integratzen direnean, kontakizunaren linealitatea galtzen da, hots, ez dago hasiera-amaiera bakarra liburu batean gertatzen den bezala, baizik eta ikuslearen partaidetza aktiboa eskatzen du, eta berak aukeratzen du zer ikusi/entzun/irakurri nahi duen, beraz nolabaiteko komunikazioa dago aparatu eta partaidearen artean, interaktibitatea. Nahiz eta multimedia hitza gehien bat teknologia berriekin erlazionatu (ordenadoreekin batez ere), ez da eremu honetan aplikatzen bakarrik eta kontzeptu hau giza-komunikazioa bezain aspadikoa da; solasaldi batean gaudenean hitz egiten dugu (soinua), idazten dugu (testua), gure solaskidea behatzen dugu (bideoa) eta eskuen bidez keinuak eta mugimenduak egiten ditugu (animazioa). Ordenadore programa batek, dokumetu batek edo aurkezpen batek baliabideak egokiro bateratzen dituenean, arreta asko hobetzen da, ulermena eta ikaskuntzarekin batera, gizakiak normalki komunikatzen garen erara hurbilduko baitelako, zentzumen bat baino gehiago tartekatuz ulerkuntza prozesu horretan. Arrazoi hau dela eta, multimedia produktuak oso baliagarriak eta lagungarriak dira ikaskuntza prozesuan, eta gero eta gehiago erabiltzen dira eskoletan, ikasleari bere ikasketa prozesu propioa eraikitzen laguntzen diolako.












No hay comentarios:

Publicar un comentario