lunes, 27 de diciembre de 2010

Web 2.0



Gaur egun askotan entzuten eta irakurtzen dugun kontzeptu berri bati buruz ihardungo naiz: Web 2.0. Teknologia berriekin oso ohituta ez gaudenontzako, horrelako kontzeptuak erabat arrotzak egiten zaizkigu, baina behin hausnartzen hasi ezkero, konturatu naiz ni ere (eta nire moduan dauden beste askok) Web 2.0 honen partaide bat naizela aspalditik, kontzeptu hau orain dela sei urte Tim O’Reilly-k sortua izan zela kontutan izanda.

Beraz, zer da Web 2.0?
Lehenik eta behin, Web 1.0 zer den azaldu beharko nuke, 2.0-aren aitzindaria baita. Webaren oinarrizko kontzeptu hau aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren non erabiltzaileak jarrera pasiboa zuen, site baten idatzitako informazio jaso baino ez zuen egiten. Orain, aldiz, Web 2.0-ren sorrerarekin hori guztiz aldatu da eta erabiltzailea da edukien sortzailea eta kudeatzailea, beste erabiltzaileekin harremanetan jarriz eta elkarrekin informazioa elkarbanatuz sare soziala eraikitzen dutelarik.
Lehen ez zegoen interakziorik eskeintzen zen informazioa ezin baitzen aldatu, norabide bakarra zuen; gaur egun norabide bikoitza du Internet ulertzeko modu berri honek, azken erabiltzailera zuzenduta dago, hau da, bideoan aipatzen den bezala gu geu gara protagonista. Beraz, guztion artean edukiak eta jakintza sortu dezakegu modu errez batean, ez gara informatikan eta Interneten adituak izan behar Web 2.0 honen partaide izateko.
Partaidetza hori bultzatzeko hainbat aplikazio sortu dira azkenengo urte hauetan, itzelezko arrakasta izaten ari direnak murgilduta gauden mundu digital honetan, adibidez: Flickr, YouTube, Slideshare eta beste hainbat, baina batez ere aipatu behar dira Wiki-ak eta honen moduko Blog-ak hauek baitira mundu berri honetako formatu arrakastatsu eta baliagarrienak.
Amaiera bezala, esan behar dut abaintail asko eskeintzen gaituela web-a egiteko modu berri honek, baina desabantailak ere egon badaude eta hoiek ere ezagutu behar dira. Nire ustetan, gehiegizko informazioa eta honek izan ditzakeen ondoriak txarrak hoietako bat da, beraz hau ekiditzeko oso kritikoak izan behar gara aurkitzen dugun informazioarekin, batez ere teknologia berri hauek hezkuntza munduan erabiltzen ditugunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario