lunes, 27 de diciembre de 2010

Blogen aplikazio didaktikoak


Hezkuntza komunikazioa da, hori honetan dihardugunak ikasten dugun lehenengotariko gauza da; informazio trukaketa dago irakasle eta ikasleen artean. Bestaldetik, XXI. mendeko gizarteari “komunikazioaren gizartea” deitzen zaio hainbat informazio gure esku dugulako, Internet informazio iturri garrantzitsuena bihurtu delarik. Beraz, hezkuntza komunikazioa bada eta komunikazioaren gizartean bagaude, zergaitik ez erabili gizarte honek eskeintzen dizkigun baliabideak hezkuntzan? 

Hoietako baliabide bat blogak dira, eta zalantza barik, hezkuntza arloan aplikazio anitz ditu. Bestetik, ikasleen partehartzea ikaste-irakaste prozesuan bultzatzen dute; talde lanak egiteko oso baliagarriak dira, nahiz eta blog pertsonalak ere egin daitezken; beraz, talde lan honen ondorioz erabakiak modu demokratiko batean hartzen ikasiko dute. Motibazioa pizteko ere balio du, eta beraz, motibatuta badaude errazago eta modu eraginkorrago baten ikasiko dute, ikasketa-esanguratsuak bultzatuz. Irakaslearen ikuspuntutik ere abantail ugari ditu, nahiz eta hasiera baten teknologia berri hauekin ohitu behar, gero ikasgaia hobeto antolatzeko tresna bihurtu daiteke.




No hay comentarios:

Publicar un comentario