Multimedia didaktikoa sarean 1.- Web orrialdearen helbidea: http://www.cuadernalia.net/spip.php?article7970 2.- Diseinuari dagokiona: - Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? Bai oso ondo antolatuta daude. - Adierazgarriak eta erabiltzeko errazak? Bai baina gauza asko ditu eta batzuetan denbora gehiago eman behar duzu gauzak aurkitzeko. - Ikusteko atsegina da? Ez asko. 3.- Edukia: - Eskeintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Oso interesanteak.Nahi duzun informazioan klikatu eta link batetara eramaten zaitu. - Nola daude sailkatuta edukinak, atalak? Gaietaz. - Agertzen den informazioa fidagarria al da? Sinatuta daude material guztiak baina hori irakaslearen esku dago berak ikusi behar du informazioa fidatzekoa den ala ez. - Orrialdearen egilea identifikatzen da? Bai idatzitako artikulu bakoitza egin duenagatik sinatuta dago. - Pertsona, erakunde, instituzio,…? Pertsona batzuengatik. - Edukiak eta loturak gaurkotuak dira? Publikatuak dira eta kito. 4.- Elementu teknikoak - Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna?Ez, asko kostatzen da. - Arina da?Ez, elementu asko daudelako eta beste orrialde batzuetara jo behar duzu nahi duzuna aurkitzeko. - Loturak, grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira?Ez, Ez da begitik sartzen egia esan. 5.- Topatu duzunaren erregistroa - Lantzen diren gaiak aipatu: “ Recursos educativos”, “juegos educativos”,” oposiones”, Bolsa de trabajo”, “ material didáctico”… - Zer ikasi duzu, multimediari eta materialari buruz? Irakasle askok teknologiak erabiltzen dituela zer edo zer irakasteko, honek ikaskuntza prosezuan lagun diezaielako. - Etorkizunerako aplikaziorik eduki dezake ikasi duzunak? Egia esan ez dakit. - Zenbat denbora eman duzu?20 minutu. 1.- Web orrialdearen helbidea: http://www.mansioningles.com/recursos.htm 2.- Diseinuari dagokiona: - Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? bai - Adierazgarriak eta erabiltzeko errazak?bai oso - Ikusteko atsegina da? Hobetu zatekeen 3.- Edukia: - Eskeintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Lehenengo web orrialdean baino gehiago; askoz hobeto dago. - Nola daude sailkatuta edukinak, atalak?Gaiak aurkezten digute, Adibidez: listening, grammar,libros, Chat, vocabulario… - Agertzen den informazioa fidagarria al da? Ez daude sinatuta material guztia la mansión del Inglés erakunde edo instituzioak eginda dagüela dirudi. Irakaslearen esku dago informazioa fidatzekoa den ala ez jakiteak. - Orrialdearen egilea identifikatzen da? Ez, La mansión del inglés-ek idatzita dagüela dirudi - Pertsona, erakunde, instituzio,…? Uste dut erakunde edo instituzio bat dela - Edukiak eta loturak gaurkotuak dira?Ez 4.- Elementu teknikoak - Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna? Bai. - Arina da?Bai - Loturak, grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira? Bai 5.- Topatu duzunaren erregistroa - Lantzen diren gaiak aipatu: Ingelesa ikasteko “skills”, galderak erantzuteko foro bat beste pertsona batzuei galdetzeko… - Zer ikasi duzu, multimediari eta materialari buruz? Irakasle askok teknologiak erabiltzen dituela zer edo zer irakasteko, honek ikaskuntza prosezuan lagun diezaielako. - Etorkizunerako aplikaziorik eduki dezake ikasi duzunak? Uste dut baietz - Zenbat denbora eman duzu? 15 minutu 1.- Web orrialdearen helbidea: http://learnenglishkids.britishcouncil.org/en/ 2.- Diseinuari dagokiona: - Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? Besteak baino askoz ere hobeto. - Adierazgarriak eta erabiltzeko errazak? Bai oso. - Ikusteko atsegina da? Bai, kolore asko eta marrazkiak ditu, oso apropoxa da umeentzat. 3.- Edukia: - Eskeintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Oso lagungarriak dira. - Nola daude sailkatuta edukinak, atalak? Gurasoak, listening and match, games, teachers… - Agertzen den informazioa fidagarria al da? Bai, British Council oso fidagarria da erakunde oso garrantzitsua baita. - Orrialdearen egilea identifikatzen da? BAi, British Council. - Pertsona, erakunde, instituzio,…? Bai, ez dakit instituzio edo erakunde bat den British Council. - Edukiak eta loturak gaurkotuak dira? Bai, askotan informazio berria ipintzen dute eta zaharrari gehitzen diote edota zaharra kendu. 4.- Elementu teknikoak - Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna? BAi. - Arina da? Nire aburuz bai, agian orrialde hau esagutzen nuenez niretzako arina da. - Loturak, grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira? Bai, dena agertzen da, gaitera marrazki asko daude humeen interesa pizteko. 5.- Topatu duzunaren erregistroa - Lantzen diren gaiak aipatu: Gurasoak, listening and match, games, read and write, explore… - Zer ikasi duzu, multimediari eta materialari buruz? Irakasle askok teknologiak erabiltzen dituela zer edo zer irakasteko, honek ikaskuntza prosezuan lagun diezaielako. - Etorkizunerako aplikaziorik eduki dezake ikasi duzunak? Bai,noski. - Zenbat denbora eman duzu? 6 minutu, agian web orrialde hau ezagutzen nuelako
miércoles, 29 de diciembre de 2010
Multimedia didaktikoa sarean
martes, 28 de diciembre de 2010
Zer da multimedia?
ZER DA MULTIMEDIA? Multimedia hitzaren definizio bat eman beharko banu, honako hau izango litzateke: Informazioa transmititzeko baliabide ezberdinak (fisikoak zein digitalak), hau da, irudiak, animazioak, bideoak, soinuak eta testuak, erabiltzen duen sistema da. Multimedia hitza bera hortik dator, erdarazko “multi-medios”. Multimedia produktu batean baliabide ezberdinak integratzen direnean, kontakizunaren linealitatea galtzen da, hots, ez dago hasiera-amaiera bakarra liburu batean gertatzen den bezala, baizik eta ikuslearen partaidetza aktiboa eskatzen du, eta berak aukeratzen du zer ikusi/entzun/irakurri nahi duen, beraz nolabaiteko komunikazioa dago aparatu eta partaidearen artean, interaktibitatea. Nahiz eta multimedia hitza gehien bat teknologia berriekin erlazionatu (ordenadoreekin batez ere), ez da eremu honetan aplikatzen bakarrik eta kontzeptu hau giza-komunikazioa bezain aspadikoa da; solasaldi batean gaudenean hitz egiten dugu (soinua), idazten dugu (testua), gure solaskidea behatzen dugu (bideoa) eta eskuen bidez keinuak eta mugimenduak egiten ditugu (animazioa). Ordenadore programa batek, dokumetu batek edo aurkezpen batek baliabideak egokiro bateratzen dituenean, arreta asko hobetzen da, ulermena eta ikaskuntzarekin batera, gizakiak normalki komunikatzen garen erara hurbilduko baitelako, zentzumen bat baino gehiago tartekatuz ulerkuntza prozesu horretan. Arrazoi hau dela eta, multimedia produktuak oso baliagarriak eta lagungarriak dira ikaskuntza prozesuan, eta gero eta gehiago erabiltzen dira eskoletan, ikasleari bere ikasketa prozesu propioa eraikitzen laguntzen diolako.
lunes, 27 de diciembre de 2010
Web 2.0
Gaur egun askotan entzuten eta irakurtzen dugun kontzeptu berri bati buruz ihardungo naiz: Web 2.0. Teknologia berriekin oso ohituta ez gaudenontzako, horrelako kontzeptuak erabat arrotzak egiten zaizkigu, baina behin hausnartzen hasi ezkero, konturatu naiz ni ere (eta nire moduan dauden beste askok) Web 2.0 honen partaide bat naizela aspalditik, kontzeptu hau orain dela sei urte Tim O’Reilly-k sortua izan zela kontutan izanda.
Beraz, zer da Web 2.0?
Lehenik eta behin, Web 1.0 zer den azaldu beharko nuke, 2.0-aren aitzindaria baita. Webaren oinarrizko kontzeptu hau aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren non erabiltzaileak jarrera pasiboa zuen, site baten idatzitako informazio jaso baino ez zuen egiten. Orain, aldiz, Web 2.0-ren sorrerarekin hori guztiz aldatu da eta erabiltzailea da edukien sortzailea eta kudeatzailea, beste erabiltzaileekin harremanetan jarriz eta elkarrekin informazioa elkarbanatuz sare soziala eraikitzen dutelarik.
Lehenik eta behin, Web 1.0 zer den azaldu beharko nuke, 2.0-aren aitzindaria baita. Webaren oinarrizko kontzeptu hau aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren non erabiltzaileak jarrera pasiboa zuen, site baten idatzitako informazio jaso baino ez zuen egiten. Orain, aldiz, Web 2.0-ren sorrerarekin hori guztiz aldatu da eta erabiltzailea da edukien sortzailea eta kudeatzailea, beste erabiltzaileekin harremanetan jarriz eta elkarrekin informazioa elkarbanatuz sare soziala eraikitzen dutelarik.
Lehen ez zegoen interakziorik eskeintzen zen informazioa ezin baitzen aldatu, norabide bakarra zuen; gaur egun norabide bikoitza du Internet ulertzeko modu berri honek, azken erabiltzailera zuzenduta dago, hau da, bideoan aipatzen den bezala gu geu gara protagonista. Beraz, guztion artean edukiak eta jakintza sortu dezakegu modu errez batean, ez gara informatikan eta Interneten adituak izan behar Web 2.0 honen partaide izateko.
Partaidetza hori bultzatzeko hainbat aplikazio sortu dira azkenengo urte hauetan, itzelezko arrakasta izaten ari direnak murgilduta gauden mundu digital honetan, adibidez: Flickr, YouTube, Slideshare eta beste hainbat, baina batez ere aipatu behar dira Wiki-ak eta honen moduko Blog-ak hauek baitira mundu berri honetako formatu arrakastatsu eta baliagarrienak.
Amaiera bezala, esan behar dut abaintail asko eskeintzen gaituela web-a egiteko modu berri honek, baina desabantailak ere egon badaude eta hoiek ere ezagutu behar dira. Nire ustetan, gehiegizko informazioa eta honek izan ditzakeen ondoriak txarrak hoietako bat da, beraz hau ekiditzeko oso kritikoak izan behar gara aurkitzen dugun informazioarekin, batez ere teknologia berri hauek hezkuntza munduan erabiltzen ditugunean.
Blogen aplikazio didaktikoak
Hezkuntza komunikazioa da, hori honetan dihardugunak ikasten dugun lehenengotariko gauza da; informazio trukaketa dago irakasle eta ikasleen artean. Bestaldetik, XXI. mendeko gizarteari “komunikazioaren gizartea” deitzen zaio hainbat informazio gure esku dugulako, Internet informazio iturri garrantzitsuena bihurtu delarik. Beraz, hezkuntza komunikazioa bada eta komunikazioaren gizartean bagaude, zergaitik ez erabili gizarte honek eskeintzen dizkigun baliabideak hezkuntzan?
Hoietako baliabide bat blogak dira, eta zalantza barik, hezkuntza arloan aplikazio anitz ditu. Bestetik, ikasleen partehartzea ikaste-irakaste prozesuan bultzatzen dute; talde lanak egiteko oso baliagarriak dira, nahiz eta blog pertsonalak ere egin daitezken; beraz, talde lan honen ondorioz erabakiak modu demokratiko batean hartzen ikasiko dute. Motibazioa pizteko ere balio du, eta beraz, motibatuta badaude errazago eta modu eraginkorrago baten ikasiko dute, ikasketa-esanguratsuak bultzatuz. Irakaslearen ikuspuntutik ere abantail ugari ditu, nahiz eta hasiera baten teknologia berri hauekin ohitu behar, gero ikasgaia hobeto antolatzeko tresna bihurtu daiteke.
Ongi etorriak nire txokora!
Teknologia berriak gero eta garrantzia eta pisu gehiago dute geure gizartean, eta eskolan, gizartearen ispilua izanik, fenomeno bera gertatzen ari da: blog-ak, arbela digitalak, portatilak, forum-ak... Gela bateko eguneroko elementuak dira dagoeneko.
Gaur egungo umeak ingurune honetan hazi eta heziko dira, eta beraz hezitzaile bezala mundu berri honetan murgildu behar gara, eskura ditugun abaintailaz baliatuz guztiontzako heziketa on bat eskaintzeko, baina baita teknologia berriak izan ditzaketen desabantailak buruan izanez.
Espero dut nire txoko hau zuen gustokoa izatea eta mundu berri honi buruz zeozertxo gehiago ikastea.
Gaur egungo umeak ingurune honetan hazi eta heziko dira, eta beraz hezitzaile bezala mundu berri honetan murgildu behar gara, eskura ditugun abaintailaz baliatuz guztiontzako heziketa on bat eskaintzeko, baina baita teknologia berriak izan ditzaketen desabantailak buruan izanez.
Espero dut nire txoko hau zuen gustokoa izatea eta mundu berri honi buruz zeozertxo gehiago ikastea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)